pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzeko Santikutzetako azken berriak
28
Api
2022

Maiatzeko Santikutzetako azken berriak

Maiatzeko Santikutz jaietako egitaraua kaleratu ondorengo azken berriak

Apirilaren 30ean:

  • Banden kalejira.

Apirilaren 30ean, 12:00etan, Doinua Banda Txiki, Doinua Gazte Band eta Legazpi Musika Bandaren emanaldia dago iragarrita.

Kontzertuaren aurretik, 11:00etan hasita, eta eguraldiak baimentzen badu, kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan.

 

  • Skakeitan taldearen agur kontzertuetako lehena Legazpin

Apirilaren 26an sare sozialen bidez agurra iragarri du Skakeitan taldeak. «Bai, agur esatera gatoz». Hamalau urteko ibilbideari amaiera ematea erabaki dute donostiarrek, eta agur bira baten bidez egingo dute hori. Esan dutenez, «laster» iragarriko dituzte bira horretako kontzertuak, baina aurreratu dezakegu agur iragarpenaren ondorengo lehena, Legazpiko Jaietan izango dela, GureEsku dagoren eskutik, apirilaren 30ean, larunbata, Euskal Herria plazan, 22:30ean.

 

  • Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolaturiko Pilota txapelketen finalak-

Goizean, 10:00etan, gaztetxoen txapelketako finalakizango dira,  aurre-benjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetan banaturik, eta maila bakoitzeko 2 partida jokatuko dira,  B finala (3.eta 4. postuei dagokiona) eta A finala (Txapelduna eta txapeldun ordea erabakiko dituena). Aurtengoan ere, Legazpi, Soraluze, Urretxu eta Zumarragako gaztetxoek parte hartu dute txapelketa honetan.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Herri mailako helduen Txapelketako finalaeta honako  hauek arituko dira:

3. eta 4. posturako lehian: Olaizola-Aierbe //Anartz-Xabat

Final Nagusia:Fiti-Esku //Aztiri-Lakiola

 

  • Matraka Elektrotxaranga herri mailako pilota partiden ondoren

19:30etan iragarrita dagoen Elektrotxaranga, Matraka Elektrotxaranga izango da, LGAren eskutik datorkigu, eta herri mailako pilota partiden amaieran hasiko dute beraien emanaldia kalez-kale. Eguraldi txarrarekin Azokan.

 

Maiatzaren 1ean:

  • Haur-Gazte Danborrada

Eguraldi txarra balitz, Bikuña Kiroldegian eskainiko dute haur eta gaztetxoek danbor ekitaldia.

Aurtengoan ere Haur korporazioa LH3. mailako ikasleek osatuko dute, eta Danborrada amaieran egingo da korporazio txikiaren aurkezpen publikoa. Honako hauek osatuko dute aurtengo korporazioa: Imanol Martinez (Alkatea), Aroa Alamo, Enaitz Artolazabal, Aimar Kortabarri.

Horiez gain:

Kapitaina: Ohian Ramos, Kantinera nagusia: Elene Caballero, Abanderatuak: Garazi Aztiria eta Eider Carballo.

 

Maiatzaren 2an:

  • Legazpiko XII. Ganadu Ferian ez da Sagardo dastaketarik izango.

Herriko Ganadu eta Artisau feria Kale Nagusian egingo da, ohi denez maiatzaren 2an, eta gune berean arituko dira arkumeak erretzen. Hala ere aurtengoan, ez da iragarritako Sagardo dastaketarik izango.

 

  • Herri Danborrada

13 konpainia izango dira aurten herriko kaleak zeharkatuko dituztenak maiatzaren 2an, gaueko 11:00etatik aurrera: 7 danbor-jole konpainia eta 6 upel-jole konpainia. Gaueko 12:00etan denak plazan izango dira Legazpiko ereserkiaren doinua joz, herriko bandera eta ikurrina mastan jartzeko.

 

Maiatzaren 3an:

  • Profesional mailako Pilota Partidak

Aurtengoan ere, Santikutz egunez izango dira, 17:30etatik aurrera Urbeltz Pilotalekuan. Hona aurtengo partidak:

  1. Partida: Elezkano -Tolosa // Irribarria – Bikuña.
  2. Zabaleta // Dario.- Eskuz banakako txapelketako final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida.

Sarreren salmenta ohi bezala egunean bertan egingo da Pilotalekuan 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:30etara, eta sarrerak 35€ balioko dute eseritakoak eta 18€ zutikakoak. Erosle bakoitzak gehienez ere 5 sarrera eskuratu ahalko ditu.

 

Goiz Deia Txistulari taldea Maiatzeko Santikutzetan

Jai egitarauan beraien aipamenik ia egiten ez bada ere, hor izango ditugu:

  • Maiatzaren 3an, goizeko kalejiraz gain, Ezpatadantza ekitaldian,
  • Maiatzaren 7an Kapela Dantzan eta
  • Maiatzaren 8an Mirandaola eguneko hainbat ekitalditan.

Ikusi Santikutzak 2022 Jai egitaraua

Albiste guztiak