pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa
01
Mai
2022

Oinarrizko argazkigintza digital ikastaroa

Izen ematea maiatzaren 4tik 16ra egin behar da Kultur Etxeko Harrean

Izen ematea maiatzaren 4tik 16ra egin behar da Kultur Etxeko Harrean.

 

Maiatzaren 4tik 16raegongo da irekita Kultur Etxeko Harreran, maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 12an amaituko den oinarrizko argazkigintza ikastarorako izen ematea. Ikastaroa Ikatza Argazkilari Elkarteak antolatu du eta ohi bezala elkarteko kideek eskainiko dute.

Saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19.00etatik 21:00etara, elkarteak Kultur Etxean duen egoitzan, nahiz eta eguraldiak baimentzen duenetan kalean ere egingo diren saioak. Kostua 50€ izango da eta ikastaroko lehen egunean adieraziko da nola egin behar den ordainketa.

Plaza mugatuak daude ikastaroa egiteko, eta izen emate ordena jarraituko da ikasle gaiak onartzeko.

Albiste guztiak