pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urola Garaiko Korrika Batzordeek Baionarako autobusa antolatu dute
06
Mar
2024

Urola Garaiko Korrika Batzordeek Baionarako autobusa antolatu dute

Txartelak martxoaren 15era arte, 5 euroan eskuratu ahalko dira, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako kultur etxeetan

 
Adin txikikoek euren ardura aitortua duen adin nagusiko bat izan beharko dute autobusean, eta gurasoen baimen ofiziala eraman beharko dute.  
 
Martxoaren 24an iritsiko da 23. Korrika Baionara, eta bertara joateko autobusa antolatu dute Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako Korrika Batzordeek. Autobusa goizeko 8:45ean irtengo da  Legazpiko Saturnino Telleria kaleko biribilgunetik, 9:00etan Urretxu-Zumarragako geltokitik eta itzulerarako autobusa 19:00etan irtengo da etxerantz Baionan. Autobuserako txartelak 5 euroan  egongo  dira  salgai,  martxoaren  15era  bitartean,  herri  bakoitzeko  kultur  etxeetan.  Txartela  eskuratzerakoan, izen-abizenak, telefonoa eta e-posta helbidea ere jasoko dituzte. Autobus bat  beteko balitz, bigarren baterako itxaron zerrenda osatuko litzateke, eta gutxieneko kopuru bat  balego, bigarren autobusa antolatzea aztertuko lukete. 
 
Adin txikikoen kasuan, estatu batetik besterako bidaia denez, hainbat baldintza bete beharko dituzte:
 
a) autobusa baliatu ahal izateko, autobusean joango den adin nagusiko bat izan beharko  dute  ezinbestean  euren  arduradun.  Adin  txikikoa  eta  haren  gurasoa(k)/tutorea(k)  arduratu  beharko  dira  adin  nagusiko  arduraduna  aurkitzeaz  eta  harekin  erantzukizuna  adosteaz.
b)  Ezinbestekoa  izango  da  adin  txikikoak  atzerrira  irteteko  guraso(ar)en/tutore(ar)en  baimen  ofiziala egitea. Inprimakia gurasoek/tutoreek (guztiek, bat baino gehiago diren kasuetan) sinatu beharko dute,  eta Ertzaintzan izapidetu beharko da, aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren (labur.eus/Ptslw). Baimenean zehaztuta geratuko da autobusean doan adin txikikoaren  arduraduna nor izango den.
c) Autobuserako txartela erosteko orduan ez, baina autobusera igo  ahal  izateko  agiria  izan  eta  aurkeztu  beharko  dute,  ardura  beregain  hartu  duen  adin  nagusikoarekin  batera.
d)  Adin  txikikoaren  erantzukizuna  baimenean  agertzen  den  adin  nagusikoarena izango da, eta ez tokian tokiko Korrika Batzordearena.
e) Behin txartela erosita,  ez da dirua itzuliko.  
 
Korrika Baionara sartzerako, bertan izango dira autobusean joango diren kideak eta bertan festa  egitarau beteaz gozatzeko aukera izango dute.  
 

Albiste guztiak