pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

KZ Guneak MUGI txartela izapidetzen lagunduko du
14
Mar
2024

KZ Guneak MUGI txartela izapidetzen lagunduko du

Zerbitzu hau apirilak, 15etik aurrera eskainiko da

 

MUGi sistemak hainbat txartel mota ditu: anonimoak, kolektiboak eta arruntak. Txartel arruntak izendunak dira eta kudeaketa berezia eskatzen dute. Horiek kudeatzeko, iraganean merkataritza-establezimenduren batek eskaini zuen zerbitzu hori. Baina, une honetan, legazpiarrek www.mugi.eus webgunea baino ez dute kudeaketa hori egiteko.

 

Udala egoera horren jakitun da, kezkatzen gaituen gaia da eta, beraz, barneko lan-planaren barruan sartu dugu. Horregatik, bi hilabete daramatzagu alternatibak aztertzen, eta laster MUGI txartela eskatu eta berritu ahal izango da Legazpin.

 

Hainbat aukera aztertu ondoren, Aste Santutik aurrera KZ Guneak laguntza emango die herritarrei MUGI txartela tramitatzeko Kultur Etxean duten gelan. KZ Guneko profesionalek www.mugi.eus web orriaren bidez lagunduko dute izapideak egiten, bai txartel berria eskatzen, bai berritzen. Apirilean jakinaraziko dira eragiketaren xehetasunak.

 

Lankidetza hori Udalak eta EJIE sozietate publikoak (Eusko Jaurlaritza) 2023an berritutako akordioaren barruan kokatzen da. Akordio horren helburuetako bat da administrazio digitala sustatzeko sinergiak sortzea erakunde publikoen artean. Horrela, Legazpiko KZ Gunea MUGI txartelaren tramitazioan laguntzen lehena izango da Gipuzkoan. Horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkiogu KZ Guneari proiektuan laguntzeko prest egoteagatik.

 

Txartelak kargatzeari dagokionez, gogoratu nahi dugu webguneaz gain, doan kargatu daitekela, bai tren-geltokian, eta baita Kutxabank-ek Kale Nagusian eta Laubiden dituen bi kutxazainetan, banketxeko bezero izan beharrik gabe.

 

Albiste guztiak