pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Jaietako Zapirako irudi eta jaietako egitarauen azalerako lehiaketetako irabazleei saria banatu zaie
15
Mar
2024

Jaietako Zapirako irudi eta jaietako egitarauen azalerako lehiaketetako irabazleei saria banatu zaie

Zapirako irudi lehiaketaren irabazlea: Maria Esperanza Larraza

Egitarau azaletako irabazlea: Ainara Romero Manzanos

 

Martxoaren 14an, 13:30ean banatu zien zegokien saria Jaietako lan taldeko arduradun eta Kultura eta Jaietako zinegotzi den Miryam Galileak, aurten lehen aldiz martxan jarri diren bi lehiaketetako irabazleei.

Bi lehiaketetara aurkezturiko lanak ikusgai egon dira Kultur Etxeko erakusketa gelan otsailaren 23tik martxoaren 8ra bitartean, eta otsailaren 29an egin zen jaietako lan taldearen bileran bozka bidez erabaki ziren bi irabazleak, bi kasuetan bozka gehien jaso zituen lana hobetsi zelarik. Azpimarratzekoa da 20 lagunek bozkatu zutela, adin eta genero desberdinetako partaideak gainera.

 

Zapirako Irudi lehiaketara 5 lan aurkeztu ziren eta irabazlea Maria Esperanza Larrazaren “Jaiak eta Erromeria” izeneko lana izan da.

Jaietako egitarauetako azala lehiaketara 12 lan aurkeztu dira, eta irabazlea Ainara Romero Manzanosen “Elkartasun jokoa” lana izan da.

 

Zorionak!

 

Albiste guztiak