pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Sei edukiontzi erre dituzte Plazaolan
29
Api
2024

Sei edukiontzi erre dituzte Plazaolan

Legazpiko Udalak ez du horrelako ekintzarik onartuko

 

Igande goizaldean sei edukiontzi erre zituzten Plazaola kaleko bi puntutan. Goizeko ordu biak aldera gertatu zen, eta bizilagunak izan ziren, suhiltzaileekin eta Ertzaintzarekin batera, sua itzali zutenak.
Edukiontziak etxebizitza batetik metro gutxira zeuden, eta nahiz eta arrisku nabarmena egon, zorionez ez da kalte pertsonalik izan; bai ordea kalte materialak, edukiontziak birjartzearen kostua 10.000 € ingurukoa izango baita, eta legazpiar guztiek ordaindu beharko ditugu.


Legazpiko Udalak ez ditu ekintza bandalikorik onartuko,

eta herritarrei eskatu nahi die, egileen inguruan zerbait jakinez gero eta hauek identifikatzen laguntzeko, Udaltzaingoarekin edo Ertzantzarekin  harremanetan jartzeko hurrengo telefonoetan.

 

  • Udaltzaingoa: 092
  • Ertzantza :        943 53 47 60 

 

 

Albiste guztiak