pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 11n jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa
07
Mai
2024

Maiatzaren 11n jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

Herriko LH ikasleak daude deituta, goizeko 10:00etan, Kultur Etxean

 

Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 11rako herri mailako XXI. marrazki lehiaketarako deia egiten du.

 

  1. PARTAIDEAK

Hiru maila bereziko dira:

A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.

D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.

 

    2. GAIA:

A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.

 

    3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

 

     4. EPAIMAHAIA

Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.

 

     5. SARIAK

Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 20an, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, maiatzaren 20tik-24ra.

 

     6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa maiatzaren 11n izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da Kultur Etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.

 

      7. OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

 

Albiste guztiak