pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Liburutegi digitala: eLiburutegia

zer da ELIBURUTEGIA?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) plataforma bat da interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak (liburu elektronikoak, tabletak, smartphoneak...) direla medio burutu daiteke.
 

Honetaz gain, zerbitzu honek, 1.600 film eta dokumentaletara sarbidea eskeintzen du zeinetan euskal zinemagintzak aipatuen artean pisu berezia izango du. Gainera, eduki digitaleko online plataforma publiko honek, egokitutako 600 audioliburu ere izango ditu Daisy formatuan, eta horien erdia euskaraz dago. Ahaztu barik, eLiburutegiak orain arte eskaintzen zituen horiei gehituko zaizkien 15.000 liburu baino gehiago. Zenbaki hauei esker eLiburutegia Estatuko liburutegi digitalik handiena da.

Katalogo oparo hau, EIPSko bazkide den edonorri eskeintzen diegu ondoko loturan sartuta:

 

http://www.eliburutegia.euskadi.eus

 

baldintzak

1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Legazpiko Udal Liburutegia ere sare horretako partaide da eta oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, hona hemen bete beharreko inprimakia.

2. Internet-konexioa.

3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.

 

 

nola sartu ELIBURUTEGIra?

Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da.
Pasahitza ahaztu baduzu liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. 
Oraindik ere liburutegiko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.
 
 

APP  ELIBURUTEGIA

Liburu elektronikoak irakurtzen dutenentzat edo irakurri nahi dutenentzat , eta irakurtzeko esperientzia hobetu nahian, Eusko Jaularitzak, Legazpiko eta Euskadiko gainontzeko liburutegietako irakurle digitalentzat aplikazioa (App) bat eskura jarri du.
 

Tresna horrek erabiltzaileen gailu mugikorren (tabletak, smartphoneak) bidezko eduki digitalen irakurketa errazten du.

Beraz, App honen bidez,  erabiltzaileek aukera izango dute mugikorrean edo tabletean deskargatutako liburuak munduko edozein lekutatik irakurtzeko, eguneko edozein ordutan eta asteko edozein egunetan, bai bulegora bidean, laneko atsedenaldian, edo oheratu aurretik ere.

 

Aplikazioa eskuragarri dago deskargatzeko Google Play-n eta laster Apple Storen egongo da.