pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 20an Mirandaolara, Sorgintxulorekin
16
Mai
2017

Maiatzaren 20an Mirandaolara, Sorgintxulorekin

Parte hartu nahi dutenek hilaren 17ra arte eman ahal izango dute izena 

Parte hartu nahi dutenek hilaren 17ra arte eman ahal izango dute izena

 

Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak antolatuta, Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek Mirandaolara irteera egiteko aukera izango dute, larunbatean, maiatzak 20, Sorgintxulo Aisia Taldearen eskutik.

 

Parte hartu nahi duten guztiak Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira larunbatean bertan, 17:00etan. Arratsaldea jolasean igaroko dute, eta euskararen erabilera bultzatzea izango da helburu nagusietako bat. Arratsaldeko 19:00etan amaituko da ekintza, Azokan.

 

Parte hartu nahi dutenek asteazkenean, hilaren 17ra bitarteko epea izango dute ikastetxeetan bertan izena emateko.

 

Euria balitz, ekintza Azokan egingo litzateke. 17.00etan hasi eta 19.00etan amaitu.

Albiste guztiak