pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Domingo Agirretik antolatutako “Elkartasun Azoka”
18
Api
2024

Domingo Agirretik antolatutako “Elkartasun Azoka”

Bihar 16:30etik 19:30era Euskal Herria plazan

 

Aurten ere, Domingo Agirre eskola komunitateak “Elkartasun Azoka” antolatuko du. Apirilaren 19an, Legazpiko Udaletxe aurreko plazan egongo dira, arratsaldeko 16:30etik 19:30era. Bertan,  eskola komunitatea osatzen duten  partaideek egindako jaki gozoak (bizkotxoak, erroskilak, gailetak, madalenak…), ogia…salduko dituzte, eta bertako produktuekin osatutako saskia ere zozketatuko dute.

 

Ikastetxean 2016an antolatzen hasitako ekintza da hau.  Urte hauetan  guztietan, lortutako dirua elkarte eta pertsona ezberdinei laguntzeko bideratu izan dute, besteak beste:

-2016. urtean: Aratz Aldai garuneko paralisia zuen haurra.

-2019.urtean Jon Ander Aldareguia, Mowat-Wilson gaixotasuna zuen gaztea.

-2022.urtean Ukraniako haurrentzat….

Aurtengoan berriz,  jasotako dirua “ASPANOGI” elkartera bideratuko dute,  Gipuzkoako haur minbizidunen familien elkartera hain zuzen ere.

 

Bestalde, “Elkartasun azoka” aitzakia hartuta,  ikasleekin elkartasuna zer den , nola lagundu dezaketen , gure inguruan zer behar dauden…lanketa egin dute ikastetxean.   Etorkizuneko herritar izango diren eskolako gaztetxoek,  laguntzeko ahalmena dutela, eta ekintzarik xumeena lorpen handia izan daitekeela ohartzen joan daitezen.

 

Udaletik ekitaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

 

Albiste guztiak