pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udaleko 2017ko diru-laguntzak
29
Mai
2017

Legazpiko Udaleko 2017ko diru-laguntzak

GOGORATU: Gizarte Zerbitzuak eta Kiroletako diru-laguntzak eskatzeko, Maiatzak, 31, Azken eguna 

Legazpiko Udalak Gizarte Zerbitzuak, Euskara, Kirolak eta Gazteria zerbitzuetako

2017ko diru-laguntzen deialdia egin du.

 

Azpian jasotzen dira zerbitzu bakoitzak ateratako programa ezberdinen deialdia eta eskabideak aurkezteko epeak zehaztuta. Baita oinarriak eta eskaera-orriak eskuratzeko loturak ere.

 

Aldi berean gogoratzen dizuegu, irailaren 30era arte eskatu daitezkeela Legazpiko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak. Otsailean argitaratu zen informazioa ere jasotzen da.

 

Legazpiko udala

2017ko diru-laguntzak

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

OHARRA: Akats zuzenketa bat egin da, hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da hurrengo egunetan.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

GIZARTE ZERBITZUEN ALORRA

3.1. Legazpin, beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

3.2. Nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

3.3. Udal tasak eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

3.4. Droga-mendekotasunen, beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako eta nerabeen arrisku egoerak konpontzeko NORBERA programan parte hartzen dutenen eta gaitasunik eza onartuta duten adin txikikoi eskainitako errebilitazioko beste tratamendu batzuk diru-laguntza ekonomikoak erregulatzen dituzten arau espezifikoak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

Diru-laguntza eskariak deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko den biharamunetik aurrera eta urte horretako azaroaren 10eraino aurkeztu ahal izango dira.

 

GAZTERIA SAILA

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

1.1. Grabazioak egiteko herriko musika taldeentzat diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarri-arau espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31ra arte.

1.2. Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroa burutzeko herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31ra arte.

 

EUSKARA SAILA

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

1.1. Barnetegietan ikastaro trinkoetan zein 100 eskola ordutik gorako ikastaroetan, auto-ikaskuntza programetan edo euskara ikasten herritik kanpo ari diren herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31 baino lehen.

1.2. UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

2017ko urriaren 31 baino lehen.

1.3. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabidea edozein unetan aurkeztu ahal izango da, diru-laguntzaren xedea dena egiten denean. Edozelan ere, 2017ko urriaren 31ra arte.

 

KIROLETAKO SAILA

Deialdia 2017ko apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

Ohiko kirol jarduerak burutzeko diru-laguntzak ematea arautuko duten oinarriak.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko maiatzaren 31ra arte.

 

ANTOLAKETA ARLOA

Deialdia 2017ko otsailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Eskaera-orriak udaletxeko web gunean eskuragarri daude (Zure zerbitzura/Eskaera-orriak/ Diru-laguntzak eta bekak atalean)

Legazpiko herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia 2017.urterako.

Eskabideak eta aurkezteko epea.

2017ko irailaren 30era arte.

 

 

Albiste guztiak