Youtube Youtube

Huts teatroaren “Hozkailua”urriaren 21ean, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan

Idazlea: Unai Iturriaga. Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia

 

Lehen emanaldiaren arrakastaren ondoren, urriaren 21ean, eskainiko da bigarren antzerki emanaldia. Manex Fuchsek zuzenduriko Hozkailua lanak, Unai Iturriagaren testua du abiapuntu, eta Ander Lipus eta Patricia Urrutiak jokatuko dituzte protagonisten rolak.

Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai Aretoko lehiatilan 19:00etatik aurrera 10€tan.

 

Hozkailua(Sinopsia)

 

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin.

Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate.

Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.

Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

 

Albiste guztiak