pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gabonetako azoka berria ingurumen-ukituarekin dator
18
Urr
2018

Gabonetako azoka berria ingurumen-ukituarekin dator

Parte-hartu! urriaren 25ean, 18:30etan, udaletxean

Parte-hartu! urriaren 25ean, 18:30etan, udaletxean

 

Agenda 21 Foroaren hurrengo saioan parte hartzeko gonbidatu nahi zaitugu:

 

  • Urriaren 25an egingo dugu (osteguna).
  • Udaleko Batzar Aretoan, 18:30etik 20:00etara. 

 

Egun horretan egitasmo berri bat partekatu eta landu nahi dugu zuekin: Legazpiko Olentzero Azoka.

 

  • Gabonetako azoka berria lehenengoz abenduaren 1ean eta 2anegingo dugu, udalerriko eragile desberdinek antolatuta (Udala, Ilinti merkatarien elkartea, Lenbur, KTE, Uggasa…).
  • Legazpiarrentzat, eta Olentzerorekin topo egin asmoz bisitan datozenentzat, azoka erakargarri bat egiteaz gain, kutsu berezi bat eman nahi diogu.
  • Legazpik jasangarritasunarekin duen konpromisoan oinarrituz, ahal den heinean gabonetako azoka berde bat antolatu nahi dugu: eskainiko diren produktuetan, argiztapenean, egingo diren jardueretan, irudi eta apainketan…

 

Animatuko zara Agenda 21 Foroan proposamen hori elkarrekin lantzera, bizilagun, merkatari, diseinatzaile eta gehiagoz osatutako talde anitz batekin? Atsegina izango da!

 

Parte hartuko duzulakoan, eskerrik asko!

Albiste guztiak