pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Nikolas Erronda: abenduaren 4an, asteartea.

5:30etan abiatuko da Laubide kaletik.

 

Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten egun bat aurrerago datorkigu, abenduaren 4an, asteartean. Ohi bezala herriko ikastetxeetako gaztetxoak izango dira protagonista, Doinua Musika Eskolako musikariekin batera, eta aurtengoan Ibai Agirre, Olazabal Institutuko DBH1eko ikasleak hartuko du San Nikolasen papera jokatzearen ardura.

 

IBILBIDEA:

Laubide Kalea - Santikutz kalea

Santikutz Egoitza - Santikutz Kalea

Kale Nagusia.- Euskal Herria Plaza

Errondaren amaieran Txokolatea banatuko zaie parte hartzaileei.

 

Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.

 

Hona errondako geldiuneetan abestuko dituztenak:

SAN NIKOLAS

 

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

 

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

 

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!

 

SAN NIKOLAS SANTUA

 

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

 

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

 

SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.

 

 

 

 

URTE BERRI BERRI

 

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

 

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

 

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

 

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

 

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

DAUKANAK

 

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

 

 

 

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

 

Bi ohitura nahasten dira:

 

  1. San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.

Kondairak dio,

ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei

urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.

Horregatik, gabon aurretik

umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da

hainbat tokitan

Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.

 

  1. Ikasleen artean gotzaina izendatzea,

Erdi Aroan Europan egiten ziren

zoroen festetetatik dator.

Hori da abesten diren letren zentzugabekeria

eta euskara-erdara nahastearen

arrazoia.

 

Albiste guztiak