pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu
12
Mar
2019

Euskeraz irakurtzen baduzu liburutegiak opari bat emango dizu: Irakurri, Gozatu, Oparitu

Liburutegiak, euskaraz irakurtzen baduzu, liburuak Legazpin erosteko deskontuak emango dizkizu: %35 deskontua, martxoa – maiatza bitartean liburutegiko euskarazko liburu bat irakurriz gero.
Martxoaren18an hasi eta maitzaren31ra bitartean, Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoan partehartzeko aukera dago. Eta partehartzaile denen artean, 30 eurotako 2 zozketa egingo dira.
Irabazleek Legazpiko liburudendetan, liburuak erosteko erabili ahal izango dituzte.
Egitasmoan Legazpiko herritar guztiek izango dute parte hartzeko eta abantailak baliatzeko aukera.

Laugarrenez iritsiko da Legazpira Irakurri, Gozatu, Oparitu ekimena. Euskara, euskarazko irakurzaletasuna eta Udal liburutegiaren erabilera uztartu,eta hirurak sustatzeko helburua du egitasmoak, eta bide batez euskarazko literatura ezagutaraztea, Euskal liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.

 

Gogoratu zeintzuk diren partehartzeko pausuak:

1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Legazpiko Udal Liburutegira etorri eta euskarazko edozein liburu maileguan hartu.
2. Gozatu liburua irakurriz. Liburutegira itzultzean, galdetegi sinple bat bete eta gero, liburutegiko langileak erosketa-txekea emango dizu(%35eko deskontua egiteko erosketa-txekea) herriko liburu dendetan erabiltzeko.
3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

 

Galdu ezin den aukera liburuak euskeraz irakurri eta merkeago erosteko!

 

Ikusi bideoa

Albiste guztiak