pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Matrikulazioa zabalik Doinua Musika Eskolan.
29
Mai
2019

Matrikulazioa zabalik Doinua Musika Eskolan.

Musika gustukoa duzu?

Kantuan, dantza modernoan edo  musika tresnaren bat

jotzen ikasi nahi duzu, datorren 2019-2020 ikasturtean?

Horrela bada, matrikulatu zaitez Doinua Musika eskolan,

ekainaren 5era bitartean.

 

Musikarekin hezi zaitez!

Musika ikasteak honako arloak garatzen ditu:

adimen trebetasuna, irudimena, sormena,

afektibitatea, arreta,ordena, sentikortasuna,

zentzu kritikoa, gorputzaren ezaguera,

taldearekiko errespetua,  … e.a.

 

Adin mota guztientzako eskaintza zabala dugu!

Musika eskolan 5 urtetik aurrerako neska-mutilak has daitezke

musika eta mugimenduarekin.

Horrela dantza, kantua eta jolasaren bitartez

musikarekin lehen kontaktua izango dute.

 

8 urtetik aurrera hezkuntza musikalaz gain,

musika-tresnak jotzen hasten dira.

12 urtetik aurrera, aurretik ikasitako musika instrumentuetan sakondu

eta musika eskolan sortutako taldeetan jotzeko aukera dute.

 

Helduentzat, adin mugarik gabe, eta 16 urtetik aurrerakoentzat

musika instrumentuak eta musika lengoaia eskaintzen dute.

Instrumentuetan, irakaskuntza pertsonalizatua da,

norberaren gustu eta gaitasunari egokituta,

gustuko abestiaz landuz.

Musika lengoaian, musika irakurtzeko behar diren

oinarrizko ezagutzak:

erritmoa, entonazioa, irakurketa, …

 

Dantza modernoa, kantua eta

Euskal folklorea sustatzeko tailer korala ere eskaintzen dute,

baita armonia,musika informatika eta

beste gai teoriko osagaiak ere.

 

Musika-tresnen eskaintza oso zabala da:

dultzaina, txistua, trikitixa, panderoa, eskusoinua,

pianoa, gitarra, klarinetea, saxofoia, biolina, zeharkako txirula,

perkusioa, tronpeta, tuba, bonbardinoa, tronboia, baxua,

teklatua eta gitarra elektrikoa.

 

Matrikula egiteko Agirre-Etxeberriraino gerturatu zaitez;

astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:30era.

Telefonoa: 943 73 03 71; E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Ikusi 2019-2020eko kartela

Ikusi 2019-2020eko foiletoa 

 

Albiste guztiak