pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Matrikulazioa zabalik Helduen Hezkuntzan!
20
Eka
2019

Matrikulazioa zabalik Helduen Hezkuntzan!

Legazpin, ekainak 25ean eta 26an

Datorren 2019-2020 ikasturtean

Helduen Hezkuntzan ikasteko matrikulazioa zabalik dago.

 

Legazpin Itxaropen auzoan 10-11.zenbakietan

kokatuta dagoen zentroan matrikulazioa egin daiteke,

honako egun eta orduetan:

  • asteartean, ekainaren 25ean, 15:00etatik 19:30era
  • asteazkenean, ekainaren 26an, 9:00etatik 13:30era

 

Dakizuen bezala, Helduen Hezkuntza zentroa

udal eraikin batean dago.

Hezkuntza publikoa eta doakoa da

eta irakasleria eta funtzionamendua

Eusko Jaurlaritzaren esku daude.

 

Legazpiko zentroa Zumarragakoaren menpe dago.

Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dagoen zentroan

matrikulazioa ekainaren 21etik 28ra bitartean

egiteko aukera dago.

Ordutegia: 9:30etik 13:30era.

 

2019-2020 ikasturterako ikasketa-eskaintza honakoa da:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)
  • Unibertsitaterako
  • eta Goi Mailako Zikloetarako Sarbide proba prestakuntza
  • Informatikako oinarrizko ikastaroa
  • Euskara
  • Ingelesa (onespenaren zain)
  • Hasierako ikasketak
  • Gaztelera atzerritarrentzat
  • Nutrizio eta Memoria tailerra (onespenaren zain)

 

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko

edo asmo berrietan hasteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak

ematen dizun aukera paregabea!

 

Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11

Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67

Albiste guztiak