pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko haurreskoletan irailean hasteko izen-ematea zabalik!
27
Api
2022

Legazpiko haurreskoletan irailean hasteko izen-ematea zabalik!

2021 eta 2022 urteetan jaiotakoentzat

2021 eta 2022 urteetan jaiotakoentzat

 

Legazpiko haurreskoletan irailean hasteko izena emateko epea zabalik dago! Apirilaren 11tik maiatzaren 9ra arte eskaerak aurkezteko aukera egongo da. Eskaerak online nahiz aurrez aurre egin daitezke.

 

Horrela, 2021 eta 2022 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek, Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete datorren irailean hasteko. Maiatzaren 4tik 13ra arte jaiotako haurren izen-ematea maiatzaren 18ra arte egin ahalko da.

 

Izen-emate aldia amaitu eta gero, epez kanpo aurkezten diren matrikulak behin-betiko zerrendak argitaratu ostean kudeatuko dira, betiere plaza librerik balego eskatutako haurreskolan eta irailean hasteko bada. Matrikula horiek Haurreskolan sartzeko dataren hurrenkeraren arabera onartuko dira.

 

  • Haurreskolen helburu nagusia

Haurreskolen helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da. Haurreskolek 0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartzen dituzte haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Orohar, Partzuergoaren haurreskolen ordutegia 7:45etik 16:00etara izango da. Familia-beharren arabera, 7:30etik 18:30ak arte luzatu ahalko da, gutxienez 3 haur batera egonez gero. Haurrak ezingo dira egunero 8 ordu baino gehiago haurreskolan egon.

 

  • Legazpiko haurreskolak

Dakizuen bezala, Legazpin 2 haurreskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak dira Haurreskolak Partzuergokoak. Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik sortutakoak.

Familia bakoitzaren esku dago horietako bat aukeratzea, baina plaza esleitzeko ez da kontuan hartuko familiaren bizilekuaren eta udalerriaren barruko eskola jakin baten arteko hurbiltasuna.

 

Haurreskola bakoitzaren funtzionamendua ezagutzeko edo edozein zalantza argitzeko haurreskolekin harremanetan jar zaitezkete e-postaz edo telefonoz, 9:00etatik 14:00etara.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus Informazio orokorra / Familiak atalean

 

Informazio-orria – 2022-2023 ikasturtea

Albiste guztiak