pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bi katu eme jasoko dituen etxea bilatzen da
26
Api
2024

Bi katu eme jasoko dituen etxea bilatzen da

Brinkolan abandonatu dituzte

 

Bi katu abandonatu dituzte Brinkolan, belarriaren punta moztuta (esterilizatuta daudenaren seinale). Auzoko familia batek jaso zituen katuak, eta Lau Katu Elkarteari eman zioten egoeraren berri, eta azken horrek Udalari jakinarazi zion.

 

Lau Katu elkartearen ustez, Clarise eta Marilyn katuak ahizpak dira. "Hiru kolore dituzte eta oso politak eta taldekoi dira, eta ezin hobeto egokituko lirateke edozein etxetara. Gainera, badakigu ez dutela arazorik txakurrekin ere egoteko".

 

Gaur egun, bi animaliak aldi baterako bigarren harrera-etxe batean daude, eta, beraz, lehenbailehen aurkitu behar da familia bat haientzat. Biak batera jasotzeko dira, parasitorik gabe, esterilizatuta eta txipa jarrita. Ez da banakako adopziorik aurreikusten, elkarrekiko mendekotasun-maila handia dutelako. "Banantzeak kalte handia egingo lieke", azaldu dute.

 

Horrela, legazpiarrak animatu nahi ditugu haiei buruz galdetzera. Clarise eta Marilyn ezagutzeko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi behar da, edo Legazpiko Udaltzaingoarekin harremanetan jarri.

 

Gogorarazi nahi dugu animaliak abandonatzea zigorrak dakartzan delitua dela, eta hori ikusten duen orok salatu egin behar duela.

Albiste guztiak