pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ondasun higiezinen gaineko zergaren diru-bilketa espero zena baino txikiagoa izan da
03
Uzt
2017

Ondasun higiezinen gaineko zergaren diru-bilketa espero zena baino txikiagoa izan da

Aipatu zergan eman den igoera ez da nahikoa izan bilketa-mailari eusteko

Aipatu zergan eman den igoera ez da nahikoa izan bilketa-mailari eusteko.

 

2016an Gipuzkoako Foru Aldundiak hiri-ondasunen balio katastralak eguneratu zituen, bai bizitegi-erabilerakoak bai industriakoak. Balio horiek eguneratu gabe zeuden 2002. urtetik.

Katastroaren berrikuste horrek aldaketa oso bestelakoak eman ditu udal-zergaren balioetan; horrela, hainbat eremutan jaitsi egin dira balioak, besteetan mantendu eta besteetan, aldiz, igo egin dira nabarmenki.

2017rako Ordenantza Fiskalak onartzerakoan, ez ziren ondo ezagutzen balio katastralaren eguneratzeak emango zituen emaitzak eta, beraz, eguneratze horrek udal-bilketan izan zitekeen eraginaren estimazio kontserbatzailea egin zen.

Egindako azterketaren ondoren eta teknikarien gomendioari kasu eginez, Gobernu Taldeak Ondasun higiezinen gaineko zerga % 0,93 igotzea proposatu zuen, balio katastralaren eguneratze prozesuan segurtasun-tarte bat izateko.

 

Oposizioko taldeek Ondasun higiezinen gaineko zergaren igoera hori Udalak kontzeptu horregatik 9.000 € gehiago jasotzeko aitzakia zela usten zuten. Baina arrazoia eman die denborak udal teknikariei eta gobernu taldeari, izan ere aipatu zergan % 93ko igoera aplikatu arren, 2017ko zerga-errolda 2016koa baino 1.000 € txikiagoa izan baita.

Esan behar dugu, beraz, udal teknikariek egin duten kalkulua erabat egokia izan zela eta gobernu taldeak hartu zuen erabakia zuzena izan zela, erabaki hori hartzean bakarrik geratu bazen ere.

 

Legealdi osoan Ondasun higiezinen gaineko zerga ez igotzeko hartu genuen konpromisoa mantentzen dugu. Horrek diru-bilketa murriztea dakarren arren, gai izango gara eskaintzen ditugun udal-zerbitzuen kalitatea mantentzeko.

Albiste guztiak