pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bi emanaldi Azaroan Musika zikloaren baitan
05
Aza
2017

Bi emanaldi Azaroan Musika zikloaren baitan

azaroak, 11 Benito Lertxundi eta azaroak 12an Reziklator

Larunbatean, azaroaren 11n, 19:00etan Benito Lertxundi Urbeltz Pilotalekuan eta igandean, azaroaren 12an, “Reziklator” ikuskizuna, haur eta gurasoentzat, 12:30ean Azokan.

 

Datorren astean ere bi emanaldi izango dira, biak ere bereziak.

 

Benito Lertxundiren kantaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko Urbeltz eta Laubide tabernetan

eta www.entradium.comatarian 22€tan. Egunean bertan 25€tan salduko dira.

 

Reziklator, ikuskizun pedagogiko-musikal berri bat da.Helburua, 2-12 urte bitarteko haurrek, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean, birziklapenaren garrantzia barneratzea da. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak elkartuko ditugu. Hau guztia hiru urratsetan banatzen da:

 

1.-Emanaldiaren hasieran, 30 minutuko antzerki bat egongo da. 2.- Ondoren, birziklagarriak diren material desberdinekin, jantzi eta txapel berezi batzuk egiten erakutsiko zaie.Era berean, okumez eginiko danbor batzuk utziko zaizkie, pertsonaiekin batera kalejiran parte har dezaten. 3.- Bukaeran, haur guztiekin batera, 30 minutuko kalejira dibertigarri eta alai bat egingo da.

Haurrak, antzerkian ikasitako erritmo eta keinu desberdinekin, herriko protagonistak bilakatuko dira ikuskizunaren helburua lortuz.

 

Ikuskizun hau Uztakalen egitekoa zen, baina ekaitza medio, ezin izan zen egin, eta Azaroan Musika ziklo honetan txertatu dugu.

Albiste guztiak