pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

1227 pertsonek hartu dute parte 2018an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen
17
Aza
2017

1227 pertsonek hartu dute parte 2018an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen

San Juango Haurreskolaren proiektua izan da bozka gehio jaso dituena

San Juango Haurreskolaren proiektua izan da bozka gehio jaso dituena.

 

Udalak aurrekontuak osatzeko parte hartze bidezko prozesu bat jarri zuen martxan. Prozesu horretan 14 inbertsio-proiektu jaso ziren. Ondoren, horietatik 6 proiektu aukeratzeko bozketarako epe bat zabaldu zen, joan den asteazkenean, azaroaren 15ean, bukatu zena.

 

Hona hemen bozketaren emaitza:

 

792

San Juan auzoko haurreskolaren ingurua eta berdegunea konpontzea

615

Latxartegiko haur parkea (parke txikia) birmoldatzea

528

Domingo Agirre eskolako pilotalekuaren goialdea ixtea eta kirol-pistako zorua hobetzea

262

Domingo Agirre plaza konpontzea

156

Arantzazu auzoko goi-tentsioko kableak lurperatu eta urbanizazioa bukatzea

147

Urtatzazahar parkea birmoldatzea elementu berriak jarriz

 

119

San Jose auzoa urbanizatzeko 1. fasea

104

San Ignazio 6-bis eta 14 bitartean irisgarritasuna hobetzea.

101

Plazaola kaleko gune hondatuak asfaltatzea

77

Muru berriko espaloiak zabaltzea

47

Telleriarteko plaza konpontzeko 1. fasea

45

San Ignazio 20-21ean helduek ariketak egiteko tresnak eta komunak jartzea

39

San Juan 12-13-14ko espaloiak konpontzea

20

Juanastegiko bidegorriaren ibilbidea aldatzea

 

Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz, Udalak  eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.

 

Albiste guztiak