pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Merkataritza

Gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertuko ditugu abenduaren 14ko Agenda 21eko Foroan.

 

Kaixo lagun:

Legazpiko Agenda 21 Foroaren hurrengo saioan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.

Bilera:

·           Bilera abenduaren 14an –osteguna- izango da.

·           Udaletxeko batzar aretoan, 18:30etik 20:00etara.

 

Oraingoan Legazpiko merkataritza izango dugu hizpide: oraina eta etorkizuna. Horretarako berriki landu den diagnostikoaren berri jasoko dugu, ondoren elkarrekin honakoen inguruan lanketa egiteko:

·          Zein produktu erosten ditugu Legazpin? Zeintzuk ez? Eta zeintzuk online?

·          Legazpiko merkataritza eguneratu eta sendotze aldera:

–         Nola indartu ditzakegu erdiguneko eta Laubideko merkataritza-guneak?

–         Kanpoan erosten dugunean, zer da baloratzen dugun hori eta Legazpiko merkataritzara ekar dezakeguna?

 

Abenduaren 14an etorriko zarelakoan!

Zure iritzia nahi dugu

 

Albiste guztiak