pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kafe kapsulaz egindako Gabonetako zuhaitz berria
11
Abe
2017

Kafe kapsulaz egindako Gabonetako zuhaitz berria

Garagunekoek egin dute  Gizarte Zentroan jartzeko

Garagunekoek egin dute  Gizarte Zentroan jartzeko.

 

Legazpiko Garaguneko kideak Legazpiko herriari ekarpenak egiteko prest egoten dira.

 

Urte hasieran Udalarekin adostu zuten Gizarte Zentrorako zuhaitza egitea.

Orduan dei egin zuten herritarrok erabilitako kafe kapsulak Garagunera eramateko.

Horiek hustu eta garbitu dituzte eta  Gabonetako zuhaitza  egin dute.

 

Zuhaitza Gizarte Zentroko sarreran jarri dute  legazpiar guztiok disfrutatu ahal izateko.

 

Egin duten lana asko baloratzen du Udalak:

·        Materialak berrerabili dituztelako

·        Garaguneak Legazpiri ekarpen berri bat egin diolako.

 

Aurreko urteetan ere, materialak berrerabiliz, herria apaintzeko zenbait lan egin dituzte:

·        plastikozko botilekin egindako udal balkoietako apaingarriak

·        Herritarren Arreta Zerbitzuko zuhaitza

·        Udaletxeko balkoiak paintzeko inauterietako apaingarriak

 

Eskerrik asko!

Albiste guztiak