pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Miserableak” Musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldiko urteko lehena
08
Urt
2018

“Miserableak” Musikala Musika eta Arte Eszenikoak DVDan denboraldiko urteko lehena

Urtarrilaren 10ean, 18:30ean lehen zatia

Urtarrilaren 10ean, 18:30ean lehen zatia

 

 

2017-2018 denboraldiak aurrera darrai eta Musikalaren txanda izango dugu Urterrilean. Urte hasiera honean , Victor Hugoren lanean oinarritu eta Claude-Michel Schönberrek musikaturiko, “Miserableak” musikala eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, bi zatitan: urtarrelaren 10ean eta 17an, asteazkenak, 18:30etatik aurrera.

 

Legazpiko Udal Liburutegiak aurten betetzen ditu 50 urte, eta idazle handi baten lanean oinarritutako lana eskainiko dugu, era horretan Liburutegiaren urtebetetzeari keinu bat eginez.

 

Eskainiko den emanaldia Miserableak musikalaren 25. Urteurrenean, 2010ean,  Londresko Queens Theatren eskaini zen ekoizpen berria izango da, 500 artista eta musikari bildu zituena.

 

Ohi bezala, aretoaren sarreran izango dituzue eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria.

Albiste guztiak