pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Espainiako ziklokros txapelketa Legazpin
12
Urt
2018

Espainiako ziklokros txapelketa Legazpin

Ostiraletik hasita eta igandea bitartean Urtatza Zaharreko zelaietan ospatuko da.

Ostiraletik hasita eta igandea bitartean Urtatza Zaharreko zelaietan Espainiako Ziklokros Txapelketa ospatuko da.

 

Aurreko txapelketetan izandako partaidetzaren arabera, bataz beste, txirrindulari, laguntzaile eta ikusle artean 8.000 lagun espero dira Legazpin. Partaide hauetatik 8 Legazpiarrak izango direlarik.

 

Ostirala 12:

Arratsaldeko 16:00tan hasita federakuntza desberdinen arteko proba. Talde bakoitzean kadete bat, junior bat, emakume bat, sub 23 bat, elite eta 30, 40, 50 edo 60 master bat.

 

Larunbata 13:

09:30tan hasita gizonezkoen 50 eta 60 master proba. 10:40tan gizonezkoen master 40 proba. 12:00tan kadete mutilak. 14:30tan gizonezkoen master 30 proba  eta 15:45tan gizonezkoen sub23 proba.

 

Igandea 14:

09:30tan hasita kadete nesken proba. 10:30tan junior gizonezkoak. 11:45tan sub 23 juniorrak, elite eta emakumezkoen master proba. 13:15tan gizonezkoen elite proba.

Albiste guztiak