pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA

Zuhaitz honen azalak erretxina usaintsua botatzen du eta horregatik hartzen du likidanbar izena, “anbar likidoa”. Bestalde, styraciflu hitzak bere izaera gomazkoari egiten dio erreferentzia.

 

Iparramerikako eremu epeletako zuhaitza da. Zuhaitz handia da, 25-40 metro ingurukoa, hosto erorkorrekoa eta oso zuhaitz polita da, batez ere, udazken partean.

Enborra gris arre kolorekoa du eta azalak izan ohi dituen pitzadura sakonek itsura bereizgarria ematen diote.

Udazkenean hostoek hori, gorri eta gorri-more koloreak hartzen dituzte, batez ere eguzkiak asko ematen badio. Udazkenak hotzak eta argitsuak direnean, koloreek tonu dramatikoagoak hartzen dituzte. Are gehiago euririk egiten ez badu.

Fruitu puntazorrotzak ematen ditu eta, ondorioz, erortzen direnean arriskua sor dezakete. Zuhaitz handi honen egurra estalkiak, altzariak eta moldurak egiteko erabiltzen da. Gainera, pulpa paper fina egiteko ere erabiltzen da.

 

Erretxina kolore argikoa du, horixka edo gorrizka izaten da. Bere moduko beste arbola batzuen kasuan ez bezala, zuhaitz honen erretxinak ez du inolako propietate terapeutikorik. Baina, asko erabili izan dute erretxina hau Frantzian, eskularruetarako lurrina egiteko.

Zuhaitz hau asko erabiltzen da parke eta lorategietan, esan bezala, udazkenean oso kolore politak izaten ditu eta.

Albiste guztiak