pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uraren ziklo integralaren jardueraren 2018ko txostena.
14
Mai
2019

Uraren ziklo integralaren jardueraren 2018ko txostena.

Uraren ziklo integralak ziklo osoa hartzen du. Hasieran euri ura eta ibaietako ura jaso eta biltzen da, behar bezala tratatu eta etxeetara eramaten da kalitate baldintza egokietan; ondoren, ur zikinak araztu eta ibaira isurtzen dira ur garbia bihurtuta.

2018an 4.520 abonatu zeuden, 2017an baino 95 erabiltzaile gehiago. Erabiltzaile bakoitzak, bataz beste, 183 metro kubo ur erabili zuen iaz, 2017ko bataz bestekoa baino % 8,5 gutxiago.

Kontrolatu gabeko uraren bilakaera positiboa da. 2018an 37.000 metro kubotan ezarri zen helburua eta 36.915 metro kuborekin itxi da urtea, 2017an baino % 6,5 gutxiago.

Hauek izan dira Legazpiko ur-hornidurako sarean eta saneamendu-sarean egin diren hobekuntza-lanak:

  • Kiroldegitik Bikuña kale amaieraraino doan fibrozementuzko hodia berritu da
  • Ur-hartuneak berritu dira Itxaropen 3 eta 4an
  • Azpiegiturak berritu dira San Jose auzoa 1, 2 eta 3an
  • Zalduko hornidura-adarra berritu da
  • Brinkola auzora doan hartune-sarea berritu da eta hartune berria jarri da Brinkola auzoko bizilagunak elkartzen diren lokalean
  • Ur-hornidurako sarea eta saneamendu-sarea berritu dira San Juan auzoa 30 eta 31n
  • Sute-ahoa berritu da
  • Hartune berria egin da San Juan auzoan
  • Estalki berriak jarri dira Goenagako ur-depositutik ateratzen diren balbula guztiak eta emari-neurgailuak kokatzen diren giltzen geletan.

Lan horien kostua 294.414,00 eurokoa izan da; hala ere, San Juan auzoa 30-31n egindako lana 2019an orainduko da.

Eta hauek dira aurreikusitako hurrengo jarduerak:

  • Hirigunean presioa murrizteko gailua jarriko da. Kostua: 10.463,35 €
  • Bikuñako zubian emari-neurgailua jarriko da eta berritze-lanak egingo dira, bertan ur jarioa dagoelako; beraz, ibilbidea aldatu eta sektore berri bat egin nahi da. Kostua: 32.670,00 €
  • Mantxola-Txintxoetxen ur-hornidura hobetuko da. Kostua: 11.455,50 €
  • Domingo Agirre plazan ur-hornidurako sarea eta saneamendu-sarea berrituko dira. Kostua: 82.207,92 €
  • Arantzazu eta San Jose auzoetan ur-hornidurako sarea eta saneamendu-sarea berrituko dira. Kostua: 193.000,00 €

Aurreikusitako inbertsioak 329.797,00 eurokoak izango dira.

Hurrengo estekan Gipuzkoako Uraken txosten osoa ikus daiteke.

 

Ikusi txostena bere osotasunean

Albiste guztiak