pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Enplegua sortzeagatik hobaria.
18
Uzt
2019

Enplegua sortzeagatik hobaria.

Enplegu mugagabeasortu duten Legazpiko enpresek, 2019 ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren udal kuotan honako hobari hauek eskuratu ahal izango dituzte:

  • Gehikuntza % 5ekoa izan bada, hobaria JEZren % 25ekoa izango da.
  • Gehikuntza % 8koa izan bada, hobaria JEZren % 50ekoa izango da.

Gehikuntza hau kalkulatzeko, 2018 ekitaldiko langile finkoen batezbestekoa eta 2017 ekitaldikoa alderatuko dira.

 

Araudia kontsulta dezakezu Udaleko web orrian

Ikusi 2018ko Ordenantza Fiskalak (VI. kapitulua: Hobariak. 35-36 orrialdeetan)

 

Eskaera Legazpiko Udalari helarazi beharko diozu bide hauetakoren batetik:

Herritarren Arreta Zerbitzua

Sarrera Egoitza Elektronikora

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskaera orokorreko inprimakia. Udalaren orrian eskuragarri. 
  • Langile finkoen gehikuntza egiaztatzeko honako dokumentuak aurkeztu beharko dira, 2017 eta 2018an ekitaldiei dagozkienak:
    • Altan diren batezbesteko Langileen Txostena.
    • Kotizazio kontuaren edo kontuen Lan Bizitzaren txostena.

Bi dokumentuok Gizarte Segurantzaren Altxorzaintza Nagusiaren RED Sistema baliatuz lortu daitezke.

 

 

Eskaria aurkezteko azken eguna:2019ko abuztuaren 31a.

 

Kontsultarik edo zalantzarik izanez gero, deitu 943 737 162 telefonora (Miguel Angel Markotegi) edo, bestela, Legazpitik bertatik, 010 zenbakira.

Albiste guztiak