pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Baxera berrerabilgarria.
22
Uzt
2019

Baxera berrerabilgarria.

Legazpiko Udalak baxera berrerabilgarria dauka aspalditik.

Bai Udalak bai herriko ikastetxeek, elkarteek, taldeek…

urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldi desberdinetan erabiltzeko da.

Adibidez bazkariak, txokolatadak, txosnak…

 

Eskuragarri dauden tresnak hauek dira:

platerak, pitxarrak, mahai-tresnak eta edalontzi txikiak, ertainak eta haundiak.  

Ekainan 900 edalontzi haundi erosi dira,

250 edalontzi ertain eta 100 labana.

 

Helburua da ekitaldi desberdinetan behin eta berriz erabiltzea

eta horrela hondakin gutxiago sortzea.

 

Baxera hau erantzunkizunez erabiltzeko

Eskatu nahi die Udalak legazpiarrei,

ekitaldi bakoitzean %5-10a desagertzen bait da.

Txosnetan galtzen dira ale gehienak.

Santikutzeko azken jaietan 900 edalontzi baino gehiago desagertu ziren.

 

Nahiz eta fidantza ordaindu

ez da egokia edalontziak etxera eramatea.

Erabili ondoren itzultzeko ezarri zen fidantza.

 

Lagundu Legazpi jasangarriagoa lortzen!

 

Albiste guztiak