pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna
22
Aza
2019

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Legazpiko Udalak elkarretaratzea gonbidatu du asteleheneko 19:30etan Udaletxe aurrean.

Legazpiko Udalak elkarretaratzea gonbidatu du asteleheneko 19:30etan Udaletxe aurrean, azaroaren 25a aldarrikatzeako

 

Azaroaren 20an, asteazkenean, Bozeramaileen Batzordeak, , batzordean elkartu eta gero, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea erabaki du.

Hori dela eta, Matraka talde feministatik egindako elkarretaratze deialdiarekin bat egitea erabaki du, Legazpik indarkeria matxistaren edozein adierazpen edo ekintza gaitzesten duela adierazteko.

 

Eguna: astelehena, azaroak 25a

Tokia: Udaletxe aurrekaldean

Ordua: 19:30etan

Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu aipatu elkarretaratzean parte hartzera.

Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala.

Adierazpen instituzionala

Egitaraua

 

Albiste guztiak