pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan.
20
Abe
2019

Korosti Dantza taldearen Gabon Jaialdia abenduaren 29an Urbeltz Pilotalekuan.

18:30ean hasiko den dantza emanaldian “Ameriketara joan nintzen….” ikuskizuna eskainiko dute.

Urteroko zita dugu honakoa. Bertan Korosti Dantza taldeko kideek urtean zehar han eta hemen eskainiko duten dantza ikuskizuna aurkezten dute legazpiarren aurrean.

Ameriketara joan nintzen… ikuskizunean,Istorio bat kontatuko digute,euskaldun askok bizitu behar izan zutena. Gerra dela eta bikote Bermeotar batek,Gernikako bonbardaketaren ondoren,  ameriketaruntz ihes egingogu du, tartean denboralditxo bat ipar EuskalHerrian pasa ondoren. Idahora joango dira lehendabizi eta gero Argentinara salto egingo dute lan bila. Han Euskal Etxea sortzen dute eta 90. hamarkadan Bermeora itzultzea erabakitzen dute.

 

Ohi bezala dantza taldeko kideez gain, izango da gonbidaturik ere eta zuzeneko musikak ere protagonismo berezia izango du.

 

Oharra:

Aforoa mugatua izango da.

Albiste guztiak