pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Familiek irailaren 1etik urriaren 31ra arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak
26
Abu
2021

Familiek irailaren 1etik urriaren 31ra arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak

Uztaila eta urria bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira

Uztaila eta urria bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira

 

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du,

eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten

familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira.

Hau da, Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergoko 2.mailara edo Erdi mailako Heziketa Ziklora arte ikasten ari direnak.

 

Behar bezala betetako eskabide-ereduarekinbatera,

fakturakaurkeztu beharko dira, diru-laguntzaren titularraren izenean,

erositako produktuak argi eta zehatz adierazita.

 

Gogoan izan eskola-materiala Legazpiko dendetan erosiko dela,

eta ekipo informatikoak udalerritik kanpo,

baina Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan.

 

Aurten ez da beharrezkoa izango familia-unitatearen errenta-aitorpena aurkeztea,

baina udalari kontsulta hori egiteko baimena eman beharko zaio.

 

Familiei dei egiten zaie eskaerak aurkezteko Udaletxeko webguneko Egoitza Elektronikoaren bidez  edo aurrez aurre, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

 

Aurten, premia handiena duten familiei laguntzeko,

kopuru handiagoko laguntza berriakgehitu zaizkie lehendik zeuden laguntzei,

familia-unitatearen diru-sarreren 2 tarte berrienarabera.

 

Eta bada beste nobedade bat, familientzat onuragarria izango dena;

izan ere, aurtenlau hilabetera luzatu da materiala erosteko epea.

Horrela, uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean

egindako erosketenfakturak onartuko dira.

 

2021eko laguntzak

 

Hauek dira familia-unitatearen errenta-tarte berriak eta lor daitezkeen laguntza berriak:

 

- 1. tartean edo tarte berezian, 12.100 euro (hori da diru-sarrerak bermatzeko errentaren gehieneko muga) gainditu ezin duten familiek 140 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 350 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko.

 

- 2. tartean, familiek ezin dute 19.950 euroak gainditu (Lanbide arteko gutxieneko soldataren % 175), eta familia ugarien kasuan, berriz, 29.950 euro. Familia horiek 120 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 200 euro familia-unitate bakoitzeko ekipo informatikoak erosteko.

 

 

Tarte horiei aurreko deialdian zeuden tarteak gehitu behar zaizkie, ezbaitira aldatzen ez errenta-mugan, ez jaso beharreko zenbatekoetan. Hauek dira tarte horiek:

 

- 3. tartean, familiek ezin dute 27.000 euroko diru-sarrerak gainditu, eta familia ugarien kasuan, 37.000 euro. Horiek guztiek 100 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 150 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko.

 

- 4. tartean, 40.000 euroko diru-sarrerak gainditu ezin duten familiak daude. Familia horiek 70 euro jasoko dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko eta 100 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko. Familia ugarien kasuan, hau da, 50.000 euro gainditu ezin duten familiek 80 euro jasoko dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 125 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko

 

Informazio gehiago

 

Ohiko galderak:

https://www.legazpi.eus/files/Hezkuntza/FAQs-e-Preguntas_frecuentes-ESKOLA_MATERIALAEKIPO_INFORMATIKOAK-2021.pdf

Izapidearen fitxa:

https://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/6.17

Eskaera-orria

Albiste guztiak