pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazte enplegurako diru-laguntza
27
Urr
2021

Gazte enplegurako diru-laguntza

LANBIDEN izena emateko epea urriaren 28an hasiko da eta azaroaren 10ean bukatuko da

Legazpiko Udalak diru-laguntza bat jaso du Lanbide-Euskal enplegu zerbitzutik eta europako gizarte funtsetik, gazte enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren espa-rruan

(Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du), gazteak kontratatzeko.

 

LANBIDEN izena emateko epea urriaren 28an hasiko da eta azaroaren 10ean bukatuko da.

 

2021eko ekainean, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Enpleguko zuzendariaren ebazpen bat argitaratu zuen.

Ebazpen horren bidez argitara ematen da toki-erakundeek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia, 2021eko ekitaldirako.

Programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteentzako Berme Sisteman izena emanda dauden gazte langabeei zuzenduta dago, lan-esperientzia eskuratuz haien enplegagarritasuna errazteko neurri gisa.

Legazpin handia da 30 urtetik beherakoen langabezia tasa. 2021eko martxoan tasa hori % 22,30ekoa edo handiagoa zen; zehazki, 30 urtetik beherako 90 langabe zeuden.

 

Urriaren 22an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aldeko ebazpena jaso da, 12 hilabetez eta lanaldi osoan zeregin anitzeko 2 peoi kontratatzeko. Peoi horiek 2021eko azaroaren 30a baino lehen hasiko dira lanean.

Emandako diru-laguntza 26.940 €-koa da.

Ikusi kontratzazioaren oinarriak

 

Albiste guztiak