pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika 2021
28
Urr
2021

Azaroan Musika 2021

Emanaldi gehienak Latxartegi Aretoan izango dira

Emanaldi gehienak Latxartegi Aretoan izango dira.

 

Normalidade berri honetan, osatu dugu Azaroan Musika zikloa, astero bi emanaldi antolatuz, aldaketa txiki eta hutsuneekin bada ere. Hutsuneak, Santikutz Abesbatzak sustaturiko abesbatza emanaldirik ez dela izango, baina saiatu gara ahotsa protagonista den emanaldiak antolatzen horren ordez. Aldaketa berriz, Santa Zezilia emanaldian izango da, herriko elkarteek kaleak hartuko baitituzte, bestelako emanaldi mota bat eskainiz.

 

Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:

  • 6, LARUNBATA: Neomak. 19:00etan Latxartegi Aretoan.
  • 7, IGANDEA: Txomin & Txistuman Deskontzertuan. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Familian gozatzeko emanaldia.
  • 13, LARUNBATA:Trasteando (Altsasu) eta Alaitasuna Errondaila (Legazpi)”. 19:00etan Latxartegi Aretoan.
  • 14, IGANDEA: Bixente Martinez:Txoria buruan eta ibili munduan. 12:30ean Latxartegi Aretoan.
  • 20, LARUNBATA:Santa Zezilia Emanaldia: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 18:00etatik aurrera erdigunean.
  • 21, IGANDEA: Iñaki Dieguez akustik Trio. 12:30ean Latxartegi Aretoan
  • 26, OSTIRALA: The Romanticos-Iker Piris”. 19:00etan Latxartegi Aretoan.
  • 27, LARUNBATA: Bidaide. 19:00etan Latxartegi Aretoan.
  • 28, IGANDEA: Gospela: Ispirit. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Aurtengoan zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta muga bakarra Latxartegi Aretoaren edukiera izango da.

Eta musika izango da protagonista ohi bezala Azaroaren 10 eta 17an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Opera saioan. Mozarten Xirula magikoa eskainiko da 2 zatitan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan.

Zine-Klubak ere, Legazpi Musika Bandarekin elkarlanean, bat egin nahi izan du zikloarekin eta azaroaren 5ean Tocando el viento filma eskainiko du.

 

Aurrerantzean ere izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik.

Albiste guztiak