pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bandalismoa berez garbitzen diren komun berrietan
22
Ots
2022

Bandalismoa berez garbitzen diren komun berrietan

Astebete baino gutxiago daramate martxan

Astebete baino gutxiago daramate martxan

 

Orain dela astebete baino gutxiago jakinarazi genuen berez garbitzen diren bi komun publiko martxan jartzen zirela, eta dagoeneko instalazio horien aurka bandalismo-ekintzak egin direla eman behar dugu ezagutaraztera.

Udalak komun publikoa instalatu du Latxartegi parkean, gurasoek behin eta berriz egin izan duten eskaerari erantzunez.

Jarri bezain laster, adingabe batzuek ostikadak eman zizkioten sarrerako ateari eta atearekin jolastu zuten, min hartzeko arriskuarekin gainera.

Asteburuan areagotu egin dira erasoak, eta Latxartegi parkeko komunaren sarraila manipulatuta eta hondatuta agertu da. Graffiti bat ere margotu dute.

Olaberriako industrialdean jarri den komuna berriz, Mirandaolarantz paseatzera joaten diren pertsona askok adierazitako premiari erantzuteko jarri da, eta ez da bandalismoa jasatetik libratu; hura ere pintada bat eginda agertu da.

 

Udalak gogorazi nahi du komun publikoa ez dela Latxartegi parkean instalatutako joko berri bat, eta baldintza egokietan dauden komun publikoak izan nahi baditugu, behar bezala erabili eta zaindu behar ditugu.

Albiste guztiak