pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Tamaina handiko hondakinak apirilaren 14an, Ostegun Santuan, atera ahal izango dira
03
Api
2022

Tamaina handiko hondakinak apirilaren 14an, Ostegun Santuan, atera ahal izango dira

Jaieguna izan arren, Sasieta Mankomunitateak ohiko bilketa egingo du

Jaieguna izan arren, Sasieta Mankomunitateak ohiko bilketa egingo du

 

Sasietako Mankomunitateak ezarrita duenaren arabera, tamaina handiko hondakinak ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera, atera behar ditugu eta hondakin horiek edukiontzien ondoan edo beira-edukiontziaren ondoan utzi behar ditugu.

Hauek dira jasotzen diren tamaina handiko hondakinak: altzariak, koltxoiak eta etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordena-gailuak, telebistak).

 

Debekatuta dago hondakin hauekateratzea:

  • Obra-hondakinak (oholtza, bainuontzia, komun-ontzia, baldosak, azulejuak...)
  • Kristalak, ispiluak eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluores-zenteak, pinturak …)
  • Pneumatikoak
  • Zurezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitzen eta garajeen garbiketa-hondarrak

Horiek guztiak Urretxuko Garbigunera eraman behar dira.

Sasietaren jarraibide horiek jarraituz gero, edozein ordutan eta edozein egunetan edukiontzien eremuetan modu txarrean utzitako tamaina handiko etxeko tresnek sortzen duten irudi txarra saihestuko dugu.

Albiste guztiak