pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apaiz Kartzela dokumentala, Korrika girotzen
05
Api
2022

Apaiz Kartzela dokumentala, Korrika girotzen

Apirilaren 8an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan. Zuzendaria, Ritxi Lizartza eta Xabier Amuriza bertan izango dira. 

 

Apirilaren 8an, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

Zuzendaria, Ritxi Lizartza eta Xabier Amuriza bertan izango dira.

 

Aurtengoan Korrika Legazpitik pasatuko ez bada ere, ez da oharkabean joango, eta izango dira hainbat ekitaldi Korrika martxan dela gogora ekarriko digutenak: Erakusketa Kultur Etxean, Korrika Txikia, Materiala saltzeko postuak,…

 

Horiei gehitu behar zaie Zine-Klubarekin elkarlanean antolatu den Apaiz kartzela dokumentalaren emanaldia.

Dokumentalaren emanaldiaz gain, bertan izango dira zuzendaria, Ritxi Lizartza, eta protagonista izandako apaizetako bat ere, Xabier Amuriza, aurkezpen eta ondorengo solasaldirako.

 

Sinopsia:

Sekula kontatu ez den historia: Francisco Francok eta Vatikanoak Konkordatua adostu zuten eta, horren eraginez, 1968an Zamorako Konkordatu Kartzela sortu zuten, diktaduraren errepresioaren aurka jardun zuten apaizak zigortzeko.

Narrazioa:

50 urte beranduago, Zamoran (Espainia) preso egondako lau apaizek bisita egingo dute aspalditik itxita dagoen kartzelara, eta bertan bizi izandakoak ekarriko dituzte gogora: ihes egiteko tunela, gose-grebak, mutina…1976an itxi zuten arte. Historia ezezaguna, historia ahaztua.

Albiste guztiak