pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko adinekoentzako udal ostatu-zerbitzuaren araudi berria
05
Api
2022

Legazpiko adinekoentzako udal ostatu-zerbitzuaren araudi berria

Apirilaren 5ean irekiko da araudiari ekarpenak egiteko epea

Apirilaren 5ean irekiko da araudiari ekarpenak egiteko epea

 

Araudi honen xedea da, Legazpiko udalerriak gizarte-zerbitzuen arloan dituen eskumenen barruan eskainiko duen adinekoentzako udal ostatu-zerbitzua arautzea. Araudia onartzeko, indarrean dagoen legeriak ezartzen duenaren arabera, herritarren aldez aurreko parte-hartzea bideratuko dugu, udalaren webgunearen bidez.

 

Udal ostatu-zerbitzua adinekoei eskainiko zaien zerbitzua da. Egonaldi luzekoa edo erabilera iraunkorrekoa izango da baina, salbuespen gisa, aldi baterakoa ere izan daiteke. Zerbitzu horretan, adinekoek mota askotako laguntza jasoko dute langileen aldetik: tutoretza, bitartekotza, gizarte-laguntza eta ikuskapena, bai eta, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxeko arreta ere.

Dokumentua herritarren eskura egongo da apirilaren 5etik 25eko 15:00etara.

Ikus, “Legazpiko adinekoentzako udal ostatu-zerbitzuaren araudia

Nahi duenak ekarpenak egin ditzake edo zalantzak argitzeko eskatu. Apirilaren 25arte.

formularioan

 

 

 

Albiste guztiak