pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Euskara eskolak Legazpiko Jabetze Eskoletan
07
Ots
2024

Euskara eskolak Legazpiko Jabetze Eskoletan

Munduko hainbat herrialdetatik etorritako 15 ikasle daude taldean

 

Euskara eskolak jasotzen hasi dira hainbat emakume Legazpiko Jabetze Eskoletan. Talde hau Urola Garaiko Jabetze Eskolaren baitako taldea da eta Urola Garaiko Jabetza Eskola eskualdeko Berdintasun Arloak koordinatzen du. Orain arte gaztelania izan dute ikasgai bakarra eta aurtengo ikasturtean euskarari ere heldu diote gogotsu. Horretarako, eskola egun bat gehiago izaten dute astean.  

 

Ostiralero elkartzen dira Udal Euskaltegian, bi orduz, giro ederrean. Eskoletan oinarri-oinarrizko edukiak lantzen dituzte, eguneroko bizimoduan baliagarriak izango zaizkienak: beren burua eta beste norbaitena aurkezteko egiturak, erosketa txikiak egiteko formulak, seme-alabekin euskaraz egiteko hitz gutxi batzuk eta abar.

 

Munduko hainbat herrialdetatik etorritako 15 ikasle daude taldean: Marokotik, Pakistandik, Senegaldik, Saharatik eta Bangladeshtik etorritakoak, eta ilusio handiz ari dira ikasten.

 

Albiste guztiak