pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nola eragiten dute emozioek gure elikaduran eta gure osasun mentalean?
24
Ots
2024

Nola eragiten dute emozioek gure elikaduran eta gure osasun mentalean?

Hitzaldia martxoaren 7an, osteguna, 18:00etan Kultur etxean

 

Datorren ostegunean, martxoak 7, 18:00etan, hitzaldi bat izango da Kultur Etxeko areto nagusian, honako izenburupean:Emozioek: Nola eragiten dute gure elikaduran eta gure osasun mentalean?. ACABE elkarteko Yolanda Iglesias psikologoa izango da hizlaria. ACABE, Elikadura Jokaera Nahasteak (EJN) dituzten pertsona eta horien familiei zuzenduriko elkartea da.

 

Hitzaldiaren helburua da gure emozioak ulertzeak eta kudeatzeak duen garrantziaz kontzientziatzea, elikadura-ohitura osasungarriak eta egoera mental ezin hobea sustatzeko.

 

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta edukiak euskarazko euskarrietan azalduko dira. Haurren eta nerabeen gurasoei eta gai honetan interesa duten guztiei zuzenduta dago eta Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak antolatzen du.

 

Hitzaldiaren edukia:

"Nola eragiten dute emozioek gure elikaduran eta osasun mentalean" hitzaldian, gure emozioen arteko elkarreragina nolakoa den eta emozio horiek gure elikadura-ohituretan eta ongizate mentalean nola eragiten duten azaltzen saiatuko da hizlaria.

Antsietateak, tristurak edo estresak elikadura-nahasmenduak eragin edo larriagotu ditzaketela aztertzen da. Gainera, autoestimuaren eta elikaduraren arteko lotura aztertzen da, eta autoestimu baxu batek elikadura-praktika kaltegarriak ekar ditzakeela nabarmenduko da.

Komunikabideek gure gorputzari buruz dugun pertzepzioan eta gure elikadura-erabakietan duten eragina ere eztabaidatuko da, edertasun-ideal irrealekiko etengabeko esposizioak gure osasun mentalean eragin negatiboa izan dezakeela azpimarratuko da.

Janariarekiko harreman osasungarria sustatzeko eta autoestimua hobetzeko estrategiak eskainiko dira, hala nola elikadura kontzientea eta gorputz-irudi positiboa garatzea.

Era berean, elikadura-nahasmenduen aurka borrokatzen duten pertsonentzako laguntza-ingurune baten garrantzia landuko da, familiartekoei eta lagunei modu eraginkorrean laguntzeko aholkuak emanez.

Albiste guztiak