pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “Anatomía de una caída”
26
Ots
2024

ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “Anatomía de una caída”

Martxoak 1, ostirala, 19:00etan

 

Legazpi Zine-Klub elkarteak, Justine Triet-en “Anatomía de una caída” pelikula eskainiko digu martxoaren 1eko saioan. Jaialdi garrantzitsuetan Hainbat sari irabazteaz gain, Oskar sarietarako 5 izendapen ere izan ditu.

 

Sinopsia:

Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezin du argitu suizidioa edo homizidioa den. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak bere harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.

 

Fitxa Teknikoa:

  • Zuzendaritza: Justine Triet.
  • Gidoia: Arthur Harari, Justine Triet
  • Aktoreak: Sandra Hüller, Samuel Theis, Milo Machado Graner, Swann Arlaud,…
  • Argazkia: Simon Beaufils
  • Generoa: Thriller/ Drama
  • Iraupena: 150 minutu
  • Urtea: 2023

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko 

Albiste guztiak