pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura-Doako autobusa: "Pasión según San Juan", Bach Martxoak 19, asteartea (Kursaal Auditorioa, 19:30)
04
Mar
2024

Kursaal Eskura-Doako autobusa: "Pasión según San Juan", Bach Martxoak 19, asteartea (Kursaal Auditorioa, 19:30)

Doako autobuserako eta ordu gazterako izen emateko azken eguna: Martxoak 15

 

 

"Pasión según San Juan", Bach
La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel

Andrea Marcon, zuzendaria


Bachen "Nekaldia San Joanen arabera" Leipzigen estreinatu zela 2024an beteko dira 300 urte. Barroko garaiko maisulana den honek, San Joanen Ebanjelioan oinarrituta, Jesusen agonia, heriotza eta berpizkundea erretratazen ditu, bere emozioak eta sufrimendua islatuz. 

SARRERAK EROSTEKO:

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera

Sarrerak: 62 / 50 / 40 / 32 / 11 €

erosi sarrera

AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Autobusa hartzeko tokia eta ordua:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

 

Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da). 

Izena emateko azken eguna (autobusa/ Ordu Gaztea): azaroaren 8a.

 

Oharra:

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero). 

Albiste guztiak