pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Herri danborran parte hartzeko izen ematea on-line
04
Mar
2024

Herri danborran parte hartzeko izen ematea on-line

Martxoaren 18a baino lehen

 

Maiatzaren 2an, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Herri Danborradan parte hartzeko on-line bidezko izen ematea jarri da 18 urtez gorakoentzat.

16 eta 17 urtetako gaztetxoek era aukera izango dute parte hartzeko, baina beti ere talde edo elkarteren batekin, eta elkarte horien bidez egingo da beraien parte-hartzearen jakinarazpena. Ezingo dute abian jarri den izen-emateko bide hau erabili.

Bide hau erabiliz martxoaren 18ra arte egin ahal izango da izen ematea, eta gomendatzen dugu horrela egitea, talde antolatzaileak jakin dezan zenbat pertsonak duen parte hartzeko asmoa, entseguak hasi aurretik. Hala Herri Danborrada egokiago bideratu ahal izateko.

 

eman izena

Ohiko izen ematea ere mantenduko da, ohi bezala apirilean hasiko diren entsegu egunetan.

 

Entsegu egunak:

Apirilak 9, 12, 16, 19 eta 22, 20:00etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.

Entsegu orokorra:

Apirilak 26, 21:00etan (entsegu hau Domingo de Agirreko frontoian egingo dugu).

Albiste guztiak