pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pailazoek oparitutako pagoa ikusgai Santa Cruz egoitzako lorategian
05
Mar
2024

Pailazoek oparitutako pagoa ikusgai Santa Cruz egoitzako lorategian

Udalak eskerrak eman zizkien ikastetxeei eta egoitzakoei

 

Joan den ostiralean, martxoaren 1ean, herriko ikastetxeetako, egoitzako eta udaleko ordezkariak elkartu ziren Santa Cruz egoitzako lorategian Porrotx eta Marimotots pailazoek oparitutako pagoa landatzeko.

 

Ekitaldian, pagoa non landatu erabakitzeko beren iritzia eman zuten neska-mutilen artean zozketa egin ondoren, irabazle suertatu ziren 4 haurrek hartu zuten parte, hau da, Ekain Benitez, Lola Conforti, Urko Rebollar eta Alias Adriel Gonzalez. Horiez gain, bertan izan ziren: Miren Zeberio Domingo Agirre eskolako zuzendaria, Sagrario Etxabe Haztegi ikastolako zuzendaria, Beatriz Gelbenzu, Santa Cruz egoitzako koordinatzailea, Edurne Matias Hezkuntza zinegotzia eta Eric Galvez alkatea. Horiekin guztiekin batera, ikasleak, irakasleak eta egoitzako egoiliarrak eta langileak egon ziren.

Pagoa landatu ondoren, aipatutako ikasleek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Ez gara jaitsiko” ipuina eta diskoa jaso zuten Udalaren eskutik. Aldi berean, Legazpiko Udalak eskerrak eman zizkien Domingo Agirre eskolari, Haztegi ikastolari eta Santa Cruz egoitzari bere proposamenei erantzuteagatik, eta lore-sorta batzuk oparitu zizkien.

Legazpiarrok Santa Cruz egoitzako lorategian leku bat dugu. Batetik, pagoa ikusteko eta haurrei natura eta pertsonen zaintzatik “ez jaisteko” gogorarazteko; eta bestetik, 2021ean landatu zen intxaurrondoa ikusteko eta joan zaizkigun lagun txiki eta handiak oroitzeko, eta haiekin izandako bizipenak irribarre batekin gogoratzeko.

Ikusi ekitaldian ateratako argazkiak

 

 

Albiste guztiak