pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

KIROLA ELKARREKIN Jardunaldiaren  XII. edizioa
05
Mar
2024

KIROLA ELKARREKIN Jardunaldiaren XII. edizioa

Martxoaren 10ean Legazpin elkartuko gara berriro ere kirola eta inklusioa ardatz dituen ekimena

 

Martxoa da jada eta berriro ere ate joka dugu urteroko KIROLA ELKARREKIN jardunaldia. Martxoaren 10ean Legazpin elkartuko gara berriro ere kirola eta inklusioa ardatz dituen ekimen berezi honen hamabigarren edizioa ospatzeko. 13 elkartetako 550 kirolari inguru bilduta, zortzi kirol desberdinetan jarduteko aukera izango dugu goiz osoan zehar: igeriketa, futbola, mendi ibilaldia, pala, bola-jokoa, indoor zikloa, saskibaloia eta zumba.

 

KIROLA ELKARREKIN jardunaldia elkargune bat da, Legazpiko klub eta elkarteekako kirolariak desgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonen alde egiten duten EAEko beste elkarte askotako kirolariekin batzen dituena.

Egitasmo honekin adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskaintzen saiatzen gara. Eta kirola ardatz hartzen dugu, haren praktikak kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzen laguntzen duela zinez uste dugulako.

Aurreko urteetako arrakasta kontuan hartuta, ekimen hau urtero errepikatzea erabaki genuen. Aurten, ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpi Igeri Elkarteak, Ilintxa Futbol taldeak, Legazpiko Gazteak Pilota Eskolak eta Danantzako Bolo Elkartea eta Andraitz kirol elkarteak parte hartuko dugu ekitaldian.

Horiez gain, beste zenbait lekutatik etorriko diren elkarteak ere izango ditugu gurekin: Konporta (Gipuzkoa), Gorabide (Bizkaia), Askatuak (Gipuzkoa), Gaude (Bizkaia), Izarraitz (Gipuzkoa) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

 

Eguneko egitaraua honakoa izango da:

· 9:30 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.

· 9:45-10:00 Kirol jardueren hasiera:

 Futbola, Irene Paredes Kirol gunean

 Saskibaloia, Bikuña kiroldegiko kantxan

 Bola-jokoa, Mauleon Hoteleko bolatokian

 Igeriketa, Bikuña iroldegiko igerilekuan

 Indoor zikloa, Bikuña kiroldegian

 Zumba, Bikuña kiroldegian

 Mendi martxa. Lakiolara igoko dira.

 Pala, Urbeltz pilotalekuan

· 13:30 Kirol ekintzen amaiera

· 14:00 Bazkaria Gizarte Zentroan

· 15:00 Musika eta festa Gizarte Zentroaren kanpoaldean.

· 16:00 Agurra eta autobusen irteerak

 

Halaber, Atzegitik eskerrak eman nahi dizkiogu Legazpiko Udalari topaketa hau antolatzeko urtero eskaintzen digun laguntzagatik.

Eta, nola ez, legazpiarrak ere animatu nahi ditugu egun honen parte izatera, txapelketetara animatzera edo jardueraren batean parte hartzera etorrita.

 

 

 

Albiste guztiak