pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

KANPORA SARTZEN, Antzezlana Latxartegi Aretoan. Umorez betetako emanaldi gordina
06
Mar
2024

KANPORA SARTZEN, Antzezlana Latxartegi Aretoan. Umorez betetako emanaldi gordina

Martxoaren 16an, larunbata, 19:30ean

Sarrerak aurrez salgai HEMEN

 

Txalo Produkzioak-en lan bat izango dugu Latxartegi Aretoko antzerki programazioan martxoan: Kanpora Sartzen lana aurkeztuko du taldeak, umorez betetako emanaldi gordina.

Martxoaren 16an, larunbata, 19:30ean hitzordua duzu antzerkiarekin Latxartegi Aretoan.

 

SINOPSIA

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen;

egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta

Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da.

Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izango gara obra honetan,

azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak,

estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun

mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak

Xabinen eguneroko bizitzan?

Lehen pertsonan idatzitako istorioa da KANPORA SARTZEN.

Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen

duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren

kontuak azaleratu nahi dituena.

Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?

 

Aktoreak: Xabin Fernandez (bera da baita ere benetako historioaren protagonista) eta Intza Alkain.

Zuzendaria: Aitziber Garmendia.

Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar.

 

Sarrerak on-line eros daitezke dagoeneako, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, otsailaren 16an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.

 

 
 

Albiste guztiak