pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

III Nazioarteko Judo txapelketa “Legazpiko herria 2024” ospatuko da martxoaren 16ean
12
Mar
2024

III Nazioarteko Judo txapelketa “Legazpiko herria 2024” ospatuko da martxoaren 16ean

Arratsaldeko 15.00etatik aurrera Urbeltz pilotalekuan

 

Ekintza honen inguruko gorabehera guztiak gaur goizean ezagutu ditugu, Udaletxean ospatutako prentsaurrekoan. Bertan Asier Beresategui, Judo Legazpi Klubaren lehendakaria; Jon Aldabaldetreku, Judo Legazpiko entrenatzailea; Josu Galilea, Kirol Zinegotzia; eta Eric Galvez, Legazpiko alkateak parte hartu dute.

 

Legazpiko judoka infantilei zuzendutako ekintza hau orain dela hiru urte gauzatu zuen Judo Legazpik lehenengo aldiz, kategoria honetako haurretan pentsatuz, hauentzat ekintza askorik ez baitira antolatzen.

 

Lehenengo urtetan Euskadiko 85 judokak inguruk parte hartu zuten baina oraingoan asko zabaldu da eta Euskadikoez gain, Madril, Zaragoza, Frantzia, Kantabria eta Andorratik etorritako 147 judoka izango ditugu gure artean. Aipatzekoak dira ere egun honetan lanean arituko diren klubeko 35 bolondresak.

 

Zozketa

Larunbatean bertaratzen diren guztien artean ondorengo opariak zozketatuko dira:

- Matxet Barber estudioan 4 korte premium

- Xaloa estetikako 2 pack

- Belkys salón-eko 2 pack

- Hiru fisioterapiako 2 pack

 

Albiste guztiak