pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerabeentzako Zerbitzuan, Aste Santuan zer?
19
Mar
2024

Nerabeentzako Zerbitzuan, Aste Santuan zer?

Izen ematea martxoaren 20an eta 21ean

 

Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileek nerabeekin eztabaidatu dute Aste Santuan zer nolako ekintzak egin nahi dituzten. Horren ondorioz, martxoaren 27an ohiko dinamika eskainiko da; apirilaren 3an, asteazkena, Donostiako Escape Roomera joango dira (9.45etik 18.45era); eta apirilaren 5ean eta 6an, Gazte-txokoko paretak margotuko dituzte gazte talde batekin. Aste santuko egun gorrietan, hau da, martxoaren 28tik apirilaren 1era, ez da zerbitzurik eskainiko.

 

Donostiako irteeran parte hartu nahi dutenek Gazte-txokoan eman dezakete izena  martxoaren 20an eta 21ean, 17:00etatik 19:30era. Horretarako, gurasoen baimena eta 15 euro eraman beharko dute.

 

Albiste guztiak