pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gipuzkoako Nerabeen Zerbitzuetako Hezitzaileen foroa Legazpiko Gazte-txokoan bildu zen
22
Mar
2024

Gipuzkoako Nerabeen Zerbitzuetako Hezitzaileen foroa Legazpiko Gazte-txokoan bildu zen

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua gertutik ezagutu zuten

 

Gaztematikak (Gipuzkoako Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sistemak) antolatuta, martxoaren 21ean Gipuzkoako Nerabeentzako zerbitzuetan lan egiten duten Hezitzaileen foroa Legazpiko Gazte-txokoan bildu zen.

 

Foroak izaera ibiltaria du eta horrela, hezitzaileek herri desberdinetako lantaldeak, ekipamenduak eta egitasmoak ezagutzeko aukera dute. Guztira ia 40 bat lagun elkartu ziren: Diputazioko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuko teknikariak, Gipuzkoako hezitzaileak eta Legazpiko udaleko Gazteria teknikaria eta Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileak.

Saioaren hasieran, Legazpiko udalaren txanda izan zen. Azken 37 urte hauetan Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuaren bilakaera azaldu ondoren, Nerabeentzako Zerbitzuko hezitzaileek Gazte-txokoan, kalean eta gizarte sareetan egiten duten lana azaldu zuten. Bestalde, bakarkako eta taldekako Hezkuntza proiektuak azaltzeko tarte bat ere izan zuten.

 

Instalazioak bisitatu ondoren, Diputazioaren txanda izan zen.  Gaztematikaren aurtengo inplementazio-planaren zenbait punturen inguruko jarraipena egin zen. Besteak beste, Zerbitzuetako erabiltzaileen datuak eta ikasturtea baloratzeko prozesua; eta Haurrak eta Nerabeak babesteko eta tratu ona emateko plana.

Bukaeran, hezitzaileek esperientzien trukaketarako tartea izan zuten. Aztertutakoak: kaleko esku-hartzea eta nerabe zaharrenekin nola esku-hartu. Foroaren balorazioa eginez, amaiera eman zitzaion jarduerari.

Albiste guztiak